Aurtengo Getxoblog Topaketan Su Saria jasoko dudala kontatu nizun aurreko batean. Eta berriarekin batera, euskal blogosferaz hitzaldi laburra prestatzeko eskatu zidan Mikel Agirregabiriak. Hau honela, hemen duzu erabili dudan aurkezpena (egia esan, sarrera hau hitz egiten ari naizen bitartean argitaratzeko egongo da programaturik).
Zertaz mintzatu(ko) natzaien?
- Zer ote da euskaldun blogosfera, bloga edota euskaldun izatea
- Euskal blogosferaz idatzitakoa, ikertutakoa
- Irrati-izarra hil ote zuen bideoak? Eta blogak Twitterrek?
- Txioak euskaraz
- Omenaldien egunean eta Euskaraldian murgilduta
- Niretzako ondorioak: pizgarri? akuilu?
Eta, nola ez, eskerrik asko nitaz gogoratu direnei eta urteotan bidaide zaituztedanoi (senideok, adiskideok, blogosferako auzokideok, txiolariok…). Hori bai: ibilbide batengatik saria jasotzen duzunean, kezkatu ere egiten zara, ezta?